Sorginkale Banaketak


Azken Sorgin Gaua: balorazioa
30 noviembre, 2018, 22:30
Filed under: Sin categoría

ee133281-361f-4235-ace2-90305dcac871Oraindik bizitakoa asimilatzen eta azken gauzak jasota, #AzkenSorginGauaizan zenaren balorazioa egiteko ordua da. Sorginen gau imajinaezin bat, izugarria eta ahaztezina, nostalgiaz beteriko elkar aurkitzeak eta giro on bat.
Apaltasun faltsua alde batera utzita, seguruenik egon den festi antikomertzialik arrakastatsuenetariko bat izan dela esan dezakegu. Erantzun pentsaezin batekin, aforo betea eta milaka pertsona bi egunen artean, dimentsio hauetako akelarre bat ezinezkoa izango zitekeen hilabetetan zehar eginiko lan gogorrarik gabe, ezta auzolanetan lagundu gaituzuen horiekin ta Sorgin Gauan zehar txandak bete dituzuen 150 pertsona ingururik gabe, batzuk txanda bikoitza egiten baita.

Noski, kontrakultura antikapitalista bat ahalezkoa eta eraginkorra dela ikusi dugu. Sorgin Gaua agurtzeaz aparte, Sorginkalek borrokan jarraituko du kontrakultura bultzatzen eta harekin bihurtzen beste proiektuen bidez.

Zoragarria izan zen eszenatokian berriz desagertutako talde mitikoak ikustea, agurtzea edo berriz ere elkartzea. Ikaragarria izan da urteetan zehar gurekin egon diren taldeak eta berriek ideia antikomertzialak mantentzen ikustea. Eskerrak eman nahi dizkizuegu edizio honetan eta besteetan partaide izan zareten talde guztioi. Ferian parte hartu duzuen distriei, hitzaldietakoei, bazkaria eta afaria aurrera atera zuten pertsona eta kolektiboei, Maravillas eta Esparru gaztetxeei edizio honetan ekintzen sedea izateagatik eta Lizarra, Errotxapea, Burlata, Barañain eta Garesko gaztetxeei festiaren aurkezpenak eta kontrakultura eta kontrabotere tailerrak hartzeagatik.

Baita nabarmendu nahi zaituztegu diseinuekin, infraestrukturarekin, erakusketarekin, karteladekin eta Sorgin Gauaren eta haren ideien difusioarekin laguntzen gaituzuenoi, azken hontan, bereziki, Eguzki Irratiari eta Kolpez Kolpe programari haren hedapen eta zuzenezko jarraipenarengatik. Eskertu behar diegu baita ere Kulturako langileei haien inplikazioagatik, SorginBeer-a posiblea egin zenutenoi edo soinu eta argi-teknikariei. Zuen argazkiekin, hau guztia ahaztea ezinezkoa egin duzuenoi, bereziki Eunateri haren erreportaje grafikoarengatik eta Josuri etortzear dagoen dokumentalarengatik. Eta modu batez edo bestez Sorgin Gauan lagundu eta parte hartu duzuen guztioi.

Baina arrakastaz eta azken Sorgin Gauak utzi digun sentsazio onataz aparte, ez litzateke ongi egongo aspektu negatiboak ez nabarmentzea edo esatea. Lehendabizi, bizilagunei barkamenak eskatu nahi dizkiegu dimentsio hauetako ebentu batek sorrarazi ditzazkeen molestiengatik, edizio berezi eta bakar bat izan arren. Sentitzen dugu baita sarrerarik gabe jendea geratu izana ere, takilean bukatu egin baitziren.

Horrenbestez, Gondan alkatearen eskutik Sorgingauari jazotako kriminalizazio saiakera bidegabe hauek kondenatzera behartzen gaituzte. Jaialdiari bandalismo eta kontsulta taurinoarekiko sabotaiaz publikoki errua egotzi dio. Gainera, sareetan gezurtu eta gaizki esaka egon da gure kolektiboaren inguruan, hau irainduz, gure deiei erantzunik ematen ez zuen bitartean. Hau guztiarekin alkatetzaren autoritarismoa eta iniziatiba berrien eta herriko partaidetzaren deuseztearen kritika egin nahi dugu, alternatiba kulturalak aldarrikatuz.

Bestalde, karparen zazpi lona graffitiz eta marrazkiz beteta bukatu zuten, antolakuntzari 1200€-ko kostea eragin dizkionak. Diru kantitate hau, grazia egiteagatik, zentzugabekeria batengatik, taldeei eta borroka politiko eta anti represiboei kendu egin beharko zaie gastuak betetzeko. Modu berean, festiaren inguruetako ur-toma bat norbaitek apurtu izana, bilketa laboreak zaildu zituen eta antolakuntzari lan-ordu gehiago suposatu zitzaizkion, baita ere Udalaren langile bati, haren lana pila bat eskertzen diogunari.

Argi utzi genuen bezala inguru guztian zehar jarritako karteletan, Sorgin Gauan ez ziren babosoak onartzen, eta hala ere, bi gizon kanporatuak izan ziren honelako jarrerak erakusteagatik. Hain nazkagarria edo gehiago antolakuntzako neska batek jasandako erasoa izan zen, espaziotik joan nahi ez zuen gizon baten partetik, ixtear geundenean. Mila aldiz eskatu genion handik joateko, dena itxi behar genuen eta. Honek, jarrera bortitz bat erakutsi ondoren eta ez zuela handik joateko asmorik esan ondoren, antolakuntzako neskari argazkiak ateratzen hasi zitzaion. Azken aldiz handik ateratzeko saiakerak egitean, neska erasotu egin zuen, honi zauriak eta ubeldurak eginez.

Galdutako objektuei buruz, bildutako material guztia Sorginkaleren lokalera eramango da erreklamazioentzako. Oroitu beharra dugu lokala astelehenero 17:00tik 20:00etara irekia dagoela. San Isidro kalea, 2 (Zizurko alde zaharra). Kontaktatzeko edo festibalaren argazkiak bidaltzeko idatziguzu gure sare sozialetara edo hurrengo helbidera: sorginkale@nodo50.org.
Azkenik, agur moduan Sorgin Gauan irakurritako testua utzi nahi dizuegu, bukaerako ekintza moduan irakurri genuena, sorginen azken gau honi bukaera emateko:

 

“Cuando la Sorgin Gaua nació en el año 2004, ni siquiera aquellas brujas que empezaron con este proyecto pensaron que podría llegar tan lejos y que llevaría las ideas de contracultura libre y anticomercial a tanta gente. Han sido 15 años de conciertos, ferias de distris, charlas, mesas redondas, comidas, kalejiras y akelarres, pero también de reivindicaciones, de aprender de otras luchas y de conocer gente y crear lazos con otros colectivos y lugares. Han sido 15 años de esfuerzo y trabajo de varias generaciones por apoyar y visibilizar la cultura revolucionaria, de demostrar que es posible hacer y organizar cultura al margen del capital.
Y todo ello hubiera sido imposible sin vuestra participación, sin esas fieles brujas que venís a celebrar vuestra noche aquí año tras año, sin las brujas novatas, sin aquellas que os pasáis los lunes por la distri para llevaros las novedades musicales o a tomar prestado un libro… Pero sobre todo sería imposible sin ese trabajo desinteresado de quienes hacéis turnos, ayudáis con el montaje, con la difusión, o en definitiva contribuís a que todo esto haya sido posible.
Con esta última Sorgin Gaua hemos querido hacer un homenaje a ese punk pinchado en farolas a ras de suelo. A esos primeros grupos anticomerciales de reggae, de rap o de rumba que demostraron que la música anticomercial lo es por su mensaje y sus formas, no por su estilo. A quienes al expresar sus ideas por medio de la cultura sufren la represión del Estado y la censura. A las distris que resisten acercando la contracultura e ideas revolucionarias en los rincones más inesperados. A esos grupos que empezaron en la Rock Etxea en el 96 y que gracias a ellos y los que han venido después este pueblo sigue teniendo un local de ensayo autogestionado. A quienes se las arreglaban para montar los primeros conciertos de música combativa en Zizur en los 80 y 90. A toda esa generación para la que la música y cultura libre ha sido un pilar fundamental de sus luchas. Al Esparru y a todos los gaztetxes y centros sociales que están surgiendo y que luchan y resisten contra la represión policial e institucional. Y a nosotras mismas, porque hemos crecido junto a la Sorgin Gaua como nuestro referente y como nuestro primer contacto con la cultura combativa y diferentes luchas políticas.
Despedimos ahora la noche de brujas en su momento álgido y con más fuerzas que nunca, convencidas de que es el momento de invertir todo este trabajo en otros proyectos políticos y sociales de mayor urgencia, sin dejar por ello de tratar de construir contrapoder desde la contracultura y hacer de ella una amenaza para el capitalismo”.


Dejar un comentario so far
Deja un comentario



Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s



A %d blogueros les gusta esto: