Sorginkale Banaketak


Verano con Zizurko Gazte Asanblada
11 agosto, 2012, 9:41
Filed under: Sin categoría

Ekimenez jositako uda antolatu dugu!!

11 urte baino gehiago dira jada, Zizurko Gazte Asanblada borrokan hasi zenetik eta ekimenak aurrera eramaten dituela, Zizur herri solidariagoa bilakatzearen helburuarekin, kulturalki biziagoa, parte hartzaileagoa eta eta bidezkoagoa; gazteriaren ahotsa kontuan hartzen duen herria, non baliabideak egongo diren, gazteek proiektuak eta akintzak aurrera eraman ditzaten.

2005ean Gazte Asanbladak erabiltzen ez zen lokal bat ireki zuen herriarentzat, Esparru gaztetxea hain zuzen. Gune autogestionatu eta asanblearioa da, edonork gozatu eta parte har dezakeen gunea eta datorren abuztuaren 20an zazpi urte beteko dituena.

Indarrez datorkigu abuztua, Gazte Asanblada biziki hasiko baita lanean herri honek bizi duen egoera eskasari buelta emateko eta, batik bat, gazteok bizi dugunari. Argi geratu zen ekaineko “Al Reves” aldizkarian zein den gazteon egoera, 300 bat gaztek eginiko inkesten emaitzei esker. Horietan nabarmena zen langabezian daogen gazteriaren ehuneko altua, kontratuen ezengokortasuna, indenpendizatzeko zailtasuna, hezkuntzan inposatzen an diren murrizketekiko desadostasuna, eraso sexisten kontrako kontzientziazio falta, udaletxearen jai egitarauaren balozario negatiboa, baita kulturalarena ere. Horrez gain, argi geratu zen ere, mobilizatzeko eta gizartea informatzea tresta baliagarriak izan litezkeela egoera hau aldatzeko.

Honengatik guztiagatik, Gazte Asanbladak gai ezberdinak landuko diren abuztua proposatu du. Aste bakoitzeko gai bat jorratuko da eta modu ezberdinetan bideratuko dira. Lana, hezkuntza, feminismoa, ekologismoa eta okupazioa izango ditugu hizpide hilabetean zehar. Horiek aurrera eramateko bideo proiekzioak, hitzaldiak, irteerak, tailerrak… burutuko dira.

Komunikatu honekin Zizur osoari hots egin nahi diogu antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko eta bakoitzak bere harri koxkorra jar dezan egoera aldatzeko. Horrela argi utziko diegu egoera honen errudunei ez gaituztela isilduko, borrokan jarraituko dugula eta gure helburuak erdietsi arte ez garela geldituko.

LA SIGUIENTE SEMANA TRATARA SOBRE EL TRABAJO!!

nos vemos! ANIMA ZAITEZ!


Dejar un comentario so far
Deja un comentario



Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s



A %d blogueros les gusta esto: