Sorginkale Banaketak


JEIMON TURK BAND: ASKATASUNAREKIN AMETSETAN
28 enero, 2011, 15:48
Filed under: Ediciones

Taldearen biografia:

Jeimon Turk Band taldea duela bi urte sortu zen Zizur Nagusiko Rock-etxean. Hasieran, kitarra(Sanan), baxoa(Raulillo), bateria(jon), abeslaria(Zuriñe), tronpeta(uharte) eta saxo(Andoni) batekin hasi ziren. Beti ere, beraiek jorratutako doinu, erritmo eta kantak sortzen. Denbora pasa ahala, eta Nafarroan (batez ere iruñerrian) kontzertu batzuk eman ostean, organo(Alba), perkusio(Valdivia) eta tronboia(Iñigo) bezalako istrumentuak gehitu ziren taldera. Iruñerrian geroz eta entzunago zen talde gazte honen unerik onena aurtengo SORTZEN IKASBATUAZeko jaialdiko abestia egitea proposatu zietenean izan zen, “Sasi guztien gainetik” kanta, hain zuzen ere . Horrela, zarata ateratzen jarraitu nahi duen gazte talde hau ARABATAKADAREN maketa lehiaketara aurkeztu zen, bere musika eta hitzak inoiz baino entzunagoak izateko aukera aparta zutelako. Hamaika talde aurkeztuta, Jeimon Turk Band taldeak berak irabazi zuen lehiaketa, jende mordo baten aurrean jo eta talde handien “teloneroak” izateko aukera izanda.

Gaur egun, taldeak hasierako gogo horiekin jarraitzen du, eta duela gutxi, bere lehenengo CD-a kaleratu dute, -Askatasunarekin Ametsetan- izena duena. Ska, Funky, rock eta baita lasaiagoak diren kantuak ere aurkezten dira CD honetan.

Esan beharra dago, egun, taldekide berri bat sartu dela taldean, Legasa jauna!!! tronpeta jotzen duelarik, eta Uxua izeneko neska Beratarra kontzertu batzuetan koroak egitera animatzen dela, ahots nagusia indartuz!!

Horrela, pausoz pauso, Zizur Nagusiko, Iruñeako, Mendilloriko eta Lizarrako bederatzi gazte hauek aurrera doaz, beren musika sortzen, eta aurkezten zaien aukera guztiei ateak zabaltzen.

PARTAIDEAK:

*Ahotsa: Zuriñe
*Bateria: Jony
*Gitarra1: Uharte
*Gitarra2: Gorka
*Baxua: Raulillo
*Teklatua: Alba
*Tronpeta: Legasa
*Saxofoia: Antxoniiii
*Tronboia: Iñigo
*Perkusioa: Valdivia
*Ahotsa2: Uxua

Kontaktatzeko Telefonoak: 659 99 00 41 / 620 59 37 82

http://www.megaupload.com/?d=EIF1Z2V2


Dejar un comentario so far
Deja un comentario



Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s



A %d blogueros les gusta esto: